Skip to main content

Bego Atxa (Sare): "Ez dugu ulertzen zergatik presoen hurbilketa ez den Euskal Herrirako hurbilketa bat”

Politika

Sareko bozeramailea den Bego Atxa eta Etxerateko bozeramailea den Xochitl Karasatorre elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Larunbatean izandako herriz herriko mobilizazioen balorazioa "positiboa" dela nabarmendu dute biek, izan ere, 52.000 pertsona atera ziren kalera, osasun larrialdi testuinguruan.