Skip to main content

Autogobernua eta ekonomia suspertzea urte politiko berriko erronka nagusiak

Politika

Lehendakaritzak atzo bidali zien Legebiltzarreko taldeei eta komunikabideei ostegun honetan Politika Orokorreko eztabaidan irakurriko duen diskurtsoaren laburpena, eta besteak beste, autogobernua eta transferentziak izango ditu hizpide. Baina horren aurretik pandemiaren kudeaketa eta ekonomia bere diskurtsoaren erdigunean izango dira.