Skip to main content

Aroztak taldeko 10 kide deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak

Politika

Guardia Zibilak Aroztak taldeko 10 kide deklaratzera deitu ditu Aroztegiako kanpaldian parte hartzeagatik. Derrigortze-delitua leporatzen zaie bere jarrera "desobeditzaileagatik". Apirilean Aroztak plataformako kideek Aroztegia proiektuko obrak gelditzea lortu zuten egindako kanpaldiaren ondorioz. Egun haietan Baztanera gerturatu zen Nafarroa Gaur albistegiko lan taldea, eta proiektuaren zein obraren nondik norakoak azaldu zizkigun Garbiñe Elizegik Aroztak taldeko kideak. Hona hemen erreportajea.