Skip to main content

Annie Poveda eta Iker Elizalde EH Bairen ordezkariak Pauen izango dira datozen sei urteetan

Politika

Eskualdeko eta departamenduko bozen bigarren itzuliaren biharamunean, emaitza historikoak lortu ditu EH Baik Hendaia-Euskal Kostaldea kantonamenduan. Koalizio abertzaleak bozen %52,9 lortu ditu, 3.110 bozekin. Berriz ere abstentzio handia nagusituz, parte hartzea %30 eta %40 artekoa izan da kantonamendu gehienetan, eta bi garaile argi izan dira: zentro eskuina Pirinio Atlantikoko departamenduan eta sozialistak eskualdean.