Andy Carl: ‘Euskal Herria eredugarria da bakearen eraikuntzari dagokionez’

Andy Carl Conciliation Resourceseko lehendakari ohiak azaldu duenez, Aieteko konferentzia egin aurretik lan handia zegoen eginda. Iraganari eta etorkizunaren eraikuntzari buruz egindako eztabaida-prozesuei lotuta, irakaspen anitz izan direla azpimarratu du. Bere aburuz, bake prozesuetan hiru alderdi nagusi daude: Alde batetik, barne-mailakoa (ingurukoa, gatazkak konpontzea zailagoa den eremua); bestetik, helburu batzuk partekatuz, gatazkak beste pertsona edo beste talde batzuekin konpontzea; eta hirugarrenik, oposizioarena, honetan, garrantzitsua da amankumenan dauden gauzak partekatzea. Aiete mugarri bat izan zen, baina Aiete aurretik ere hainbat gauza egin ziren hiru mugarri hauetan. Hausnarketarako ere lagundu zuela esan du, eta bake prozesuetan parte hartzen dutenek neutraltasunez jokatu behar dutela.

Azken hamarkadari erreparatuz gero, eraldaketa etorri dela azaldu du, aurrerapen asko eman direla. Hamaika aukera zabalduz, Euskal Herrian talde lanean gatazka modu baketsuan ebazten jakin dela azpimarratu du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image