Aitor Esteban EAJko diputatuak iragarri du aurrerapausoak eman direla Espainiako Aurrekontuen negoziazioan

Espainiako aurrekontuek zalaparta sortu dute Euskal Herrian ere. Gobernua kontrolatzeko saioa egin zuten atzo Espainiako Kongresuan, eta 2021erako aurrekontuak izan zituzten hizpide. Aitor Esteban EAJko diputatuak premiazko agerraldi bat egin du iragartzeko, aurrerapausoak eman direla negoziazioan. Lau zuzenketa aipatu ditu zehazki Estebanek: dieselaren zerga kentzea, makina-erremintarentzat 50 milioiko partida bat, Bilbon Zorrotzako trengeltokia lurperatzea eta hezkuntza duala unibertsitatera eramatea. Horrez gain, zalaparta sortu du eskuinean, batez ere, EH Bilduk aurrekontuen osoko zuzenketak egiterako orduan, Sanchezen exekutiboari erakutsi dion babesak. EH Bilduk 29 zuzenketa partzial egin dizkio aurrekontu proposamenari, eta horiek helburu dute sektore publikoa indartzea, eta, besteak beste, krisian dauden sektoreak erdigunera eramatea. Koalizioari, Madrilen, Gasteizen edo Iruñean jarrera desberdina izatea leporatu zaio.