Skip to main content

36 ordutan bi euskal preso espetxeratu dituzte, hirugarren gradua baliogabetuta

Politika

Aitor Esnaola berriz espetxeratu dute, Auzitegi Nazionalak atzera bota duelako maiatzean emandako hirugarren gradua. Etxeratek jakinarazi duenez, maiatzean hirugarren graduan eman ostean, bigarren graduan sailkatu eta ondorioz espetxera bidali du berriz Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Auzitegi Nagusiak Aitor Esnaola presoa. Esnaolak hamaika urte eta erdi egin ditu preso, eta 2020an bete zuen zigorraren erdia.

Esnaolari bezala hirugarren gradua kendu diote Mikel San Argimino euskal presoari, aste honetan. Beraren kartzelaratzea salatzeko manifestazioa egin zuten asteazken honetan arratsaldean Donostian.