Iruñeko U12ko ekimenagatik auzipetutako gazteek aste honetan deklaratu dute

Urriaren 12an, Cristobal Colonen eta Espainiako Felipe VI.aren irudiak eraitsi zituzten ezker abertzaleko hainbat kolektibok eta migranteen elkarteek Iruñean, 'Ospatzeko ezer ez!' lelopean. Ekimen horren harira, Iruñerriko 12 gazte deklaratzera deitu dituzte Auzitegi Nazionalera.