Image

1990eko ekainaren 25ean Irunberriko arroilan gertatukoaren lekukotza bila ari da Gure Bazterrak elkartea

1990eko ekainaren 25ean Irunberriko arroilan txangoa egiten ari ziren haur gasteiztarren bila ari da Oñatiko Gure Bazterrak elkartea. Epaiketaren sumarioan aipatzen da umez beteriko bi autobus zeudela arroilan, gertaerak hasi zirenean. Zerbait jakin ez gero, harremanetarako posta elektroniko bat zabaldu dute: jardunaldiak@hotmail.com. Ume horiek 35 eta 45 urte arteko gasteiztarrak izango dira orain.

Egun hartan, Guardia Zibilak ETAko hiru militante atxilotu zituen eta horietako bi hil egin ziren: Jon Lizarralde eta Susana Arregi. Hirugarren lagunak, German Rubenachek, tiro bat jaso zuen buruan eta larri zauritu zen; begi batetik itsu gelditu zen. Espainiako Barne Ministerioaren bertsioaren arabera, arroilan zeuden hiru pertsona identifikatzera joan zen Guardia Zibilaren patruila bat. ETAko kideek tiro egin zuten orduan, eta Jose Luis Hervas sarjentua hil. Ondoren, ihes egiten saiatu ziren. Guardia Zibilak arroila itxi zuen orduan.

Hurrengo goizean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak agertu zirela zabaldu zuen Guardia Zibilak. Buruan tiro bana zeukaten. Ordutik, hamaika bertsio zabaldu dira. Inoiz ez dute argitu nork egin zien tiro.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image