Skip to main content

13/13 auzia bertan behera uzteko eskatu du defentsak

Politika

13/13 prozesuan auzipetutako zortzi herritarren abokatuek prozedura bertan behera uzteko eskatuko dute. Auzia uztailaren 12an hasiko da, baina abokatuek nabarmendu dute "oinarrizko eskubideen urraketa larri ugarri" izan zirela: atxilotuen torturak, CNIren legez kanpoko entzuketak eta kausa beragatik berriro epaitu nahi izatea, besteak beste.