13/13 auzian CNIren parte hartzea baieztatu dute Guardia Zibilek

13/13 sumarioko epaiketak uztailaren 26an jarraituko du, atzokoa hirugarren saioan izan zen eta bi Guardia Zibilek deklaratu zuten, lekuko gisa. Poliziek baieztatu zuten CNIk parte hartu zuela ikerketan eta 2008an atzemandako dokumentaziotik abiatu zela 2010eko polizia operazioa. Hala ere, defentsaren abokatuek auzitan jarri zuten Guardia Zibilen lekukotasuna.