Skip to main content

12.000 euroko isuna jarri diete 10 pertsonari, sanferminetako prozesioko istiluengatik

Politika

Iruñeko Udalak 10 salaketa jarri ditu administrazioaren bidetik, 12.000 euroko isun ekonomikoekin, joan den uztailaren 7an Curia kalean izandako istiluengatik. Urtero legez, udalbatzako zinegotziak atera ziren prozesioan, Curia kaletik igarotzean, elizaren eta alderdi politiko eskuindarraren aurkako kartelak atera zituen jendeak.

Protestan zirenetako batzuk atxilotu zituzten: zortzi pertsona, guztira. Horietako bat espetxera eraman zuten, ustez, ukabilkada batez agente bati sudurra hausteagatik. Gainerakoak aske utzi zituzten epaile baten aurren deklaratu ostean.
Administrazio-bide horrekin batera, bide judizialak irekita jarraitzen du. San Fermin egunean Curia kalean gertatutakoa epaitzeko prozeduran Iruñeko Udalak adierazi du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela kaltetu gisa.