Skip to main content

110 euskal presok (% 64) hirugarren gradurako baldintzak betetzen dituzte

Politika

Euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren oraingo egoerari buruzko ebaluazioa egin du Sarek. Oraindik ere salbuespenezko espetxe politika aplikatzean ari dela salatu dute.

Zigor Kodearen 36. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, 110 presok dute kondenaren erdia beteta. Hau da, euskal presoen %64 inguruk gradu-progresiorako baldintzak betetzen dituzte. 110 horietatik, oraingoz, 32 hirugarren gradu baino ez dira onartu, eta horietatik 21 errekurritu egin dira eta 6 ezeztatu.

Abenduaren 10erako manifestazioa deitu dute Durangon. 'Etxerako Bidean Oztoporik ez! Gradu Erregresiorik ez!' lelopean Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak hirugarren graduei aplikatzen dien etengabeko blokeoa salatuko dute.