Kontzientzia-eragozpenaren mugimenduaren eta intsumisioari buruzko 6.000 dokumentu bildu ditu Nafarroako Gobernuak. Memoria Institutuaren bidez ia lau hamarkadetako lana batu dute artxibo digital eta fisikoan.

Urriaren 12an, Cristobal Colonen eta Espainiako Felipe VI.aren irudiak eraitsi zituzten ezker abertzaleko hainbat kolektibok eta migranteen elkarteek Iruñean, 'Ospatzeko ezer ez!' lelopean. Ekimen horren harira, Iruñerriko 12 gazte deklaratzera deitu dituzte Auzitegi Nazionalera.