Politika

All Stories

Prekarietatearen aurkako aldarria nagusi Maiatzaren 1eko mobilizazioetan

Milaka lagunek egin zuten bat Maiatzaren 1ean Euskal Herrian egindako mobilizazioekin. Iruñean egin zuen manifestazio nagusia LAB sindikatuak, eta Bilbon berriz ELAk. Baionan mobilizazio bateratua egin zuten CGT eta LAB sindikatuek. CCOO eta UGTk berriz Hego Euskal herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak.

Pedro Sanchezen garaipenak eskumako hirukoaren gainbehera ekarri du; Euskal Herrian, EAJ eta EH Bilduren emaitza onak

123 jarleku lortuta, Pedro Sanchez-ek eta PSOE-k irabazi dituzte Espainiar Estatuko hauteskundeak. Orain, akordioak egiterako orduan, zer nolako erabakiak hartuko dituzten jakiteke dago. Hego Euskal Herrian, EAJ nagusi eta EH Bilduk bere ordezkaritza biderkatu du. Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean, Neskutz Rodriguez, Ion Ansa, Ion Andoni Del Amo eta Egoitz Askasibarren analisiak bildu ditugu.

Joseba Agirretxea: “EAJren esku baldin badago eskuineko hirukotea ez da gobernatzen arituko”

Joseba Agirretxea EAJren Kongresurako hautagaiarekin hitz egin dugu gaurko albistegian. EAJk kongresuan akordioetara iristeko duen malgutasunaz, VOX alderdiari buruz, Kataluniako autodeterminazio prozesuaz, transferitzeke dauden eskumenez eta autonomia estatutu berriari buruz hitz egin dugu besteak beste.

Sorpresarik ez kongresu eta senaturako zerrendaburu nagusien lehen eztabaidan

Astelehen gauean egin zen kongresu eta senatuko hauteskundeei begira Madrilen egingo den ezohiko debate bikoitzaren lehen itzulia. Irati telebista Publiko Espainairrak lau hautagairen artean antolatutako lehen eztabaidak ez zuen sorpresa gehiegi utzi. Bigarren itzulia astearte gaueko 22:00etan egingo da A3Median, hautagai berberekin.

Euskara eta herri mugimenduen arteko harremana

Korrika Iruñera iritsi den egun hunkigarrian, Hamaika Telebistan herri mugimenduek euskararekin duten harremana aztertu dugu. beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Bilboko Auzo Elkarteetako Federazioko Aitziber Virgel, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko Fonso Cantera eta Tantaka Tb-ko Eneko Calle izan ditugu gurekin. Hortaz gain, Zubirira bidean, Iker Aginaga lankideak azken orduaren berri eman digu, Gure BekAEKarioek zein Telma Ta Luixek ekarri dizkiguten perlak ikusi ditugu.

Polizi sindikatuen presentziak ika-mika eragin du Legebiltzarrean

Sekulako iskanbila izan da ostegun goizean Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkura poliziaren gehiegikerien biktimen legeari buruzko eztabaida egiten ari zen bitartean. Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzartzean gertatu da. Guardia Zibilaren eta polizia espainiarren sindikatuen ordezkaritza bat legebiltzarrean zegoen. PP-k gonbidatuta sartu dira, hain justu euren gehiegikerien biktimen aldeko legea bozkatzen zen egunean.

Erreferenduma lege bilakatu nahi du Gure Esku Dagok

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaile berriak aurkeztearekin batera, "herri ekimenaren bitartez erreferenduma lege" bilakatu nahi dutela adierazi zuten. Amaia Arenal eta Arantza Urkaregirekin batera, aktualitate politiko eta soziala aztertu ditugu.

Altsasuko gazteen aldeko elkartasun olatua, hauteskundeen testuingurua eta gerra ontziaren presentzia hizpide

60000 lagun, horietariko asko Katauniatik etorritakoak, bildu ziren Altsasun Audientzia Nazionalaren azken ebazpena arbuiatzeko. Sakanako gazteen egoera, apirilaren 28an zein maiatzaren 26an egitekoak diren hauteskundeak, Getxon izandako gerra ontzia edo egoera sozioekonomikoa aztergai izan ditugu Gorka Mostajo eta Garbiñe Espejorekin batera.

Kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute Gipuzkoako epaitegien atarian

Elkarretaratzea egin du Argia aldizkariko lantaldeak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian, Lander Arbelaitz kazetaria deklaratzera deitua zegoen ordu berean. Bi ertzain grabatu eta euren irudiak sareetan hedatzeagatik moxal legea aplikatu diote Arbelaitzi. Horregatik deklaratu behar izan du gaur epaitegian.
hamaika telebista

Image