Politika

All Stories

Donostian egin du Europako PPk hauteskunde ondorengo lehen bilkura

Lehen indarra izan zen Casadoren alderdia barne hartzen duen Europa mailako taldea. Gaur Donostiako Kursaalean egindako ekitaldian, alderdiak babes osoa berretsi dio Manfred Vewer, Europako Komisioko presidente izateko hautagai popularrari. Bertan eskainitako prentsaurrekoan, Dolors Montserrat, PPko europarlamentari eta Minsitro espainiar ohiak Alderdi popular espainiarrak Europa mailan duen pisua azpimarratu nahi izan du. Hala, gogorarazi du Esteban Gonzalez Pons dela Europarlamentuko talde popularreko presidenteordea, eta Antonio Lopez Isturizek alderdiaren idazkari nagusi gisa jarraitzen duela.

Kontu Auzitegiak berretsi egin du Errazkin eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpena

EAJ eta PSEk kontrolatzen duen Gipuzkoako Hondakinen patzuergoak aurreko sententziaren aurka jarritako helegitea atzera bota du auzitegiak. 46 milioi euroko zigorra ordainarazi nahi zien jeltzale eta sozialistek kontrolatzen duten erakundeak, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundian zegoen garaian Erraustegiaren eraikuntza lanak bertan behera utzi izanagatik

Nafarroako balizko akordioak, taularen erdigunean

Larunbatean osatuko dira udal gobernu berriak eta begirada guztiak Iruñean gertatuko den horretan fokalizatuko dira. Horrekin batera, EAJ-k eta PSE-EEk euren arteko akordioa iragarri duten egunean, egoera politiko aztertu dugu Egoitz Askasibar, Iñigo Santxo eta Ion Ansarekin batera.

Gobernu aurrerakoi bat eratzeko konpromisoa berretsi du Chivitek

Nafarroan, lehendakari izateko negoziaketekin aurrera jarraitzeko borondate irmoa erakutsi du Maria Chivite, PSNren lehendakarigaiak. Nafarroako Alderdi Sozialistaren twitterreko kontu ofizialean gaur eguerdian kaleratutako txioaren arabera: ezkertiarra eta aurrerakoia izango den gobernu bat osatzeko aukera dutela diote sozialistek, eta hartutako konpromisoa beteko dutela. Mezu horrekin batera, kanpainako ekitaldi nagusian ateratako bi argazki igo ditu Chiviteren alderdiak.

Nafarroako erakundeen etorkizuna Madrilen erabakiko ote da?

Igaro berri diren hauteskundeen zikloaren ostean, orain balizko akordio eta itunen garaia da. Erakunde ezberdinetako egoerek arreta bereganatu dute azken orduetan, bereziki Nafarroako kasuan. Izan ere, PSOEk ez du begi onez ikusten PSNk EH Bilduren abstentzioa negoziatzea. Guzti honen inguruan aritu gara Gorka Mostajo eta Izaskun Duquerekin batera.

Gipuzkoan, Eusko Alderdi Jeltzalea nagusi eta gobernatzen jarraituko du PSEren laguntzaz

Gipuzkoan, arazorik gabe jarraitu ahal izango du gobernuan Markel Olano, Ahaldun nagusiak, PSEren babesarekin. Jeltzaleak lehen indarra izaten jarraituko dute Batzar Nagusietan. EH Bildu bigarren indarra da lurralde historikoan. Elkarrekin podemosek bi galdu ditu. PP izan da ordezkari gutxien lortu duen alderdia.

Diputatu izendatutako preso politiko kataluniarrak kargugabetu ditu Kongresuak

Diputatu gisa hautatuak izan diren preso politiko kataluniarrak kargugabetu egin ditu Kongresuko Mahaiak. PSOE, PP eta Ciudadanosek babestu dute erabakia. Unidas Podemosek aurka bozkatu du. Kongresuko zerbitzu juridikoei aholku eske eskatutako txostena jaso ondoren hartu du erabakia mahaiak. Kongresuko legelariek preso politiko kataluniarrak kargugabetzearen aldeko jarrera azaldu dute.

Balizko aliantzak eta gobernu akordioak, maiatzaren 26ko gauaren ondoren iritsiko dira

Hego Euskal Herriko alderdi politikoak, apirilaren 28ko bozen ondoren, maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira daude. Orduan finkatuko dira, balizko gobernu aliantzak. Bestalde, epaileek argi berdea eman diete Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsatí-ri Europako parlamentuko hauteskundeetarako hautagai izateko. Guzti honen inguruan aritu gara Elsa Pamparacuatro eta Izaskun Duquerekin batera.
hamaika telebista

Image