Politika

All Stories

Hamaika Garak aldarrikatu du estatu politiko berriak erabakitzeko eskubidea izan behar duela ardatz

Hamar euskal herritarretik zazpik haien etorkizuna erabaki nahi dute, hori ondorioztatu zuen Naziometroak. Hamaika Gara ekimenak larunbatean mobilizazioa egin zuen “erreferendumaren alde” lelopean. Aldarrikapen politikoz eta ekitaldi kulturalez blaitutako mobilizazioak jendetza batu zuen Bilboko itsasadarraren bi aldeetan.

Noaingo gudaren 500. urteurrena gogoratu dute Getzen

Independentziaren aldeko aldarriak entzun dira Noainen 500 urte ondoren. Ekainaren 30ean 500 urte bete ziren Noaingo guduan nafarrek Gaztelaren mendeko tropei aurre egin zietela. Bataila gogoratzeko, ekitaldia egin zuten Joxe Ulibarrena eskulturagileak gudua omentzeko egindako monumentuan. Ekitaldian gogoratu dute Nafarroako Erresuma bizirik jarraitzen duela.

Iruñeko PSNk ez du babestuko Francoren aldeko monumentuaren proiektua

Maite Esporrinek erakunde memorialisten eta alderdi barruko presioen ondorioz egin du atzera. Navarra Sumarekin adostutako aurrekontuek aintzat hartzen zuten Erorien eraikinean eraldaketak egitea monumentu faxistaren esanahia aldatu gabe, baina Iruñeko PSNk proiektuarekin bat ez egitea erabaki du. Talde Memorialisten erantzun azkarrak PSN bultzatu dute hiriburuko ordezkariari hegoak moztera.

EH Bildu: "Presoen eskubideen alde lanean ari direnak kolpatu dituzte"

Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanioren atxilotzeak presoen eskubideen alde lanean ari direnen aurkakotzat jo ditu Julen Arzuaga EH Bilduko eledunak.

"Ezin dugu indarren onartu estatu arrazoiaren ezarpen hori, ezin ditugu normalizatu ezaugarri horiek dituzten operatiboak, atxiloketen, errepresioaren eta kartzelaren mehatxupean herri honen bake nahiak isilarazteko", nabarmendu du Arzuagak.

Atxilotutakoen egoeragatik kezka agertu du EH Bilduko legebiltzarkideak eta elkartasun mezua helarazi die senide eta gertukoei.

Foro Sozialak iragarri du martxan jarri duela presoen birgizarteratze prozesuaren bigarren fasea

Foro Sozial Iraunkorrak martxan jarri du presoen birgizarteratze prozesuaren bigarren fasea. Gainera, fase berriak aurrera egiteko beharrezkoak diren gehiengoekin eta adostasunekin hasten dela jakinarazi dute. Eta horrez gain, bigarren fasearen zazpi helburuak azaldu dituzte, tartean, preso politikoen agertokia aldatzea.

hamaika telebista

Image