Politika

All Stories

EAJk eta PSEk akordioa sinatu dute Barakaldon, "egonkortasuna bermatzeko"

Gaur, urteetan gatazkan egon ostean, bi alderdiek egonkortasuna bermatzeko akordio izenpetu dute. Izan ere, Sabin Etxetik eta Alameda Rekaldetik heldu diren presioak beharrezkoak izan dira hitzarmena aurrera eramateko. Gauzak horrela, talde gobernuan bi alderdiak egongo dira, euskal autonomi erkidegorako akordioari jarraituz. EAJk mantenduko du alkatetza eta zazpi area. PSEk, berriz, alkateordetza eskuratu eta beste lau area zuzenduko ditu.

Albert Riverak azken orduko proposamena helarazi dio Pedro Sanchezi

Presidente berria aukeratzeko egun bakar batzuk gelditzen direnean, Pedro Sanchezek ez ditu behar dituen akordioak lortu. Hare gehiago, soilik Kantabriako PRCren parlamentari bakarraren baietza jaso du. Gauzak horrela, beste alderdiek hauteskunde berriei begira, beraien estrategia lantzen hasi dira.

John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia egotzi du Trumpek

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia bota du astearte honetan, bien arteko desadostasunengatik. Bolton 2018an hartu zuen kargua. Hala ere, bere aurretik egon ziren Michael Flynn eta Mc Master baino gehiago iraun du. Hurrengoa, Trumpentzat, Laugarren Segurtasun Nazionaleko ahulkalaria izango da 3 urte hauetan.

Kataluniako prozesuaren epaiketaren epaia urrian jakitera emango dute

Urriaren 16an bi urte beteko dira Jordi Cuixart eta jordi Sanchez espetxeratu zituztenetik. Hori da Marchena epaileak duen data epaia plazaratzeko, bestela aske geratuko liratezke. EH Bildu eta EAJ alderdien ordezkariak Diadan izan dira gaur. Ortuzarrek presoak aske utzi behar dituztela aldarrikatu du. Maddalen Iriartek, berriz, kartzela-zigor gogorrak espero dituztela argitu du.

Ehunka mila lagun bildu dira Diadan

Arratsaldeko bostak eta 14ean hasi da aurtengo Diada Bartzelonan. Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak deitua, aurten adostu duten goiburua "Independentzia Helburu" izan da. Kataluniako hiriburuko Hiri Guardiak zabaldu duenez, 600.000 lagun izan dira manifestazioan. Antolatzaileen helburua da independentismoak komuneko jomuga bat erdiesteko duen aniztasuna sinbolizatzea. Lehen aldiz, mobilizazioan ez dago agintarientzako eta alderdientzako toki berezirik. Manifestazioa hasteko minutu batzuk falta zirela, Generalitateko presidentea den Quim Torrak nabarmendu du ekitaldia "arrakasta" izan dela, eta adierazi du independentzia, hemendik aurrera, "ekintza politikoaren erdigunean" izango dela.

Hauteskundeen errepikapena ekiditeko egun erabakigarriak

Hurrengo egunetan, Pedro Sanchezen etorkizuna erabakiko da, Moncloan jarraituko edo hauteskunde berriak ospatu. PSOE uda honetan elkarte sozial desberdinekin bildu da. Hortik, bere 'Programa Aurrerakoi Komuna' osotzen duten 370 neurri horiek atera ditu. Programa horrekin, uztailean baino babes gehiago lortzea espero dute. Aste honetan PRC, EAJ eta ERC taldeei aurkeztu diete, eta hauen babesa jaso dute. Horrez gain, Ahal Dugurekin biltzen hasi dira. Une hauetan bi alderdien arteko mesfidantza nabaria da. Hala ere, datorren astean bilerekin jarraituko dutela argitu dute. Horrez gain, Pedro Sanchez Rivera, Casado eta Iglesiasekin bilduko da. Irailaren 16an hasiko da Erregearen kontaktu erronda, ostean, 19an lehenengo bozkaketa egingo da. Bertan, gehiengo absolutua behar du Sanchezek. Lortu ezean, 23an bigarren aukera bat izango luke, horretan bai, baiezko baino ezezko gehiago atera behar ditu. Bestela, azaroaren 10ean hauteskunde berriak ospatuko liratezke.
hamaika telebista

Image