Politika

All Stories

Euskal presoen eskubideen alde mobilizatu dira Euskal Herriko hamaika txokotan

Euskal Herriko 239 herritan mobillizatu dira gaur euskal presoen eskubideen alde. Sarek Bilbon egin du ekitaldi nagusia, eta "aurrera egiteko" sei "oinarrizko" eskaera egin dituzte: presoak Euskal Herriratzea, preso guztiei gradu progresioa ahalbidetzea, preso gaixoak askatzea, 70 urte baino gehiago dituzten presoak askatzea, eta motxiladun haurrek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea bermatzea. 6)Frantzian betetako urteak Espainiako zigorrei batzea

“Inoizko babesik handienarekin” presoak hurbiltzea eta gradu progresioa azkartzea eskatu du Sarek

Arratsaldeko mobilizazioei ekin baino lehen mintzaldia egin da goizen Bilbon, Euskalduna Jauregian, ordezkaritza zabal baten parte hartzearekin. Bertan izan baitira bozeramaile politiko, sindikal eta sozialak. Beste urte batez, Sarek hainbat ekintza antolatu ditu, Covid19a dela eta beste formatu batekin, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Eta, horretan, presoek eta haien familiek pairatzen duten salbuespen-erregimenari amaiera emateko beharra azpimarratu gura dute.

Nafarroako 78 herrik parte hartuko dute “Izan Bidea” ekimenaren mobilizazioetan larunbat honetan

Urtarrilaren 9ra itxaron gabe, gabonetan ere kaleak aldarriz bete zituen presoen eskubideen aldeko mugimenduak. Gabonen bueltan, lau hiriburuetan mobilizazioak antolatu zituen Sarek: Iruñean eta Bilbon abenduaren 19an, Gasteizen abenduaren 24ean eta Donostian eta Basaurin, berriz, abenduaren 26an.

Ostiralean hasiko dira oposizioko taldeekin aurrekontuez hitz egiteko bilerak

Urtarrilaren 11n ziren hastekoak oposizioko taldeekin aurrekontuez hitz egiteko bilerak, baina agenda kontuek ostiral honetara, urtarrilaren 8ra, aurreratu dute Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailearen arteko hitzordua.

Sahara Euskadi Mugimenduak deituta, manifestazioak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon

Sahara Euskadi Mugimenduak eta Saharako Ordezkaritzak deituta, manifestazioak egin zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan, saharaui auziari elkartasuna adierazteko eta AEBek Sahararen gaineko Marokoko subiranotasuna aitortu izana salatzeko.

hamaika telebista

Image