Baigorriko herritar talde batek deituta “Herri bat gira, mugarik ez! Indar okupatzaileak, kanporat!” lelopean manifestazioa egingo dute bihar, otsailaren 6an. Mobilizazioa 15:30ean abiatuko da elizako plazatik. Urtarrilaren 14az geroztik, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak agindurik, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxita daude, horien artean Izpegikoa.
