Politika

All Stories

Eusko Legebiltzarrak covid-19aren pandemia kudeatzeko legea onartu du

Koronabirusaren pandemia Euskal Herrira iritsi zenetik ia hamasei hilabete igarota, Eusko Legebiltzarrak COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko legea onartu du. Horrez gain, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak iragarri du Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19aren aurkako talde immunitatea lortu daitekeela uda honetarako.

Tasio Erkiziak nabarmendu du Espainiako botere judiziala "gainbeheran dagoela aspalditik"

Adierazpen horiek Estrasburgoren ebazpena jaso eta biharamunean egin ditu ezker abertzaleko kide historikoak. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna ukatzeagatik. Zehatzago esanda, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik jasotako zigorragatik zigortu dute espainiar Estatua. Estrarburgok ebatzi du Erkiziak ez zuela ez zuzenean ez zeharka indarkeria goraipatu.

Sortuk prentsaurrekoa eskaini du Estrasburgoren ebazpena azaltzeko, eta bertan, Erkiziak nabarmendu du Espainiako Estatuko botere judiziala "gainbeheran" dagoela aspalditik.

Kataluniako bederatzi buruzagi preso independentistak kartzelatik atera dira

Espainiako Gobernuak Kataluniako bederatzi buruzagi independentisten indultuak onartu ditu, baina indultu partzialak eman dizkie. Hiru urte eta erdi egon dira preso eta gaur kartzelatik atera dira, baina ezarri zaizkien inhabilitazio zigorrak bete beharko dituzte. Pedro Sánchez presidenteak indultuen inguruko xehetasunak eman ditu, eta bidez batez, jakinarazi du Espainiako Gobernuaren erabakia atzera botatzeko aukera dagoela.
hamaika telebista

Image