Politika

All Stories

Espainiako Gobernuak iragarri du laister hasiko direla biktimen gorpuak identifikatu Erorien Haranetik ateratzeko lanak

1936ko Gerra Zibileko eta Francoren diktadurako biktimen gorpuak Erorien Haranetik ateratzeko eta identifikatzeko lanak laster hasiko direla iragarri du Espainiako Gobernuak. Izan ere, San Lorenzo de El Escorialeko Udalak obrak martxan jartzeko baimena eman berri dio Gobernuari.

Eusko Legebiltzarrak covid-19aren pandemia kudeatzeko legea onartu du

Koronabirusaren pandemia Euskal Herrira iritsi zenetik ia hamasei hilabete igarota, Eusko Legebiltzarrak COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko legea onartu du. Horrez gain, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak iragarri du Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19aren aurkako talde immunitatea lortu daitekeela uda honetarako.

Tasio Erkiziak nabarmendu du Espainiako botere judiziala "gainbeheran dagoela aspalditik"

Adierazpen horiek Estrasburgoren ebazpena jaso eta biharamunean egin ditu ezker abertzaleko kide historikoak. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna ukatzeagatik. Zehatzago esanda, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik jasotako zigorragatik zigortu dute espainiar Estatua. Estrarburgok ebatzi du Erkiziak ez zuela ez zuzenean ez zeharka indarkeria goraipatu.

Sortuk prentsaurrekoa eskaini du Estrasburgoren ebazpena azaltzeko, eta bertan, Erkiziak nabarmendu du Espainiako Estatuko botere judiziala "gainbeheran" dagoela aspalditik.

hamaika telebista

Image