
Politika
All Stories
Hautsak harrotu ditu ‘Non dago Mikel?’ film dokumentalak; hainbat hamarkadatan zehar Espainiako Estatuan torturaren praktika sistematikoa izan dela eztabaidagai nagusia izan da azken astean zehar.
Besteak beste, Ehun mugimenduak "baliabide publikoak esku pribatuetara pasatzea" kritikatu du.
"45 urteren ondoren, ez dugu justiziarik lortu", hori esan dute Martxoak 3 elkarteko kideek eskaini dute prentsaurrekoan. Horrez gain, hilketa horien erantzuleak ezin direla epaitu kritikatu dute.
"Zuk uste Intxaurrondon hil zaiela?" galdetzen dio Luis Alberto Perote CESIDeko koronel ohiak Pedro Gómez Nieto Guardia Zibilari. "Bai, nik uste galdeketan..." erantzuten dio Guardia Zibilak. Mikel Zabalzari buruz ari dira biak, eta Intxaurrondoko kuartelean torturatua izaten ari zen bitartean hil zela onartzen du Gómez Nieto Guardia Zibilak. Bihar aurkeztekoa den "Non dago Mikel" dokumentalerako ikerketa lanetan ari zirela lortutako grabaketa da gaur publiko egin dena.
- Pablo Hasel-en aldeko manifestazioa amaitzear zenean istiluak piztu dira Iruñean
- Eskuin muturrekoek migratzaileen aurkako protesta egin dute Urruñan eta istiluak izan dira
- Intsumisioaren artxiboarekin, "memoriaren eraikuntzan eredu" izan nahi du Nafarroak
- Larunbatean 40 urte bete ziren Joxe Arregi torturatu eta hil zutenetik
- Iruñeko U12ko ekimenagatik auzipetutako gazteek aste honetan deklaratu dute
- Gaur amaitu da U12ko ekintzaren aurkako auziaren deklarazio fasea