Erabilera ez da jaitsi baina oraindik zortzitik batek soilik egiten du euskaraz kalean

Soziolinguistika Klusterraren arabera, azken bost urteotan, ez da gorabeherarik izan euskararen kale-erabilera orokorrean. %12,6k egiten dute euskaraz kalean, zortzitik batek. Bestalde, 1989tik 2021era euskararen kale-erabilera 1,8 puntu hazi da.

Ipar Euskal Herrian euskararen erabilerak beherantz jarraitzen du. Gipuzkoan hitz egiten da gehien (% 31); hurrengo postuan kokatzen da Bizkaia, % 9ko erabilerarekin; eta % 5-6 inguruko erabilera-maila dago Araban, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian. Horrez gain, eremurik euskaldunenean, herritarren %75-100 euskararen ezagutza duen eremuan, behera egin du euskararen kale-erabilerak azken bost urteetan.

Haurren artean erabilerak gora egin du, %19,3raino. Zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago gailentzen zaio emakumezkoen euskararen kale-erabilera gizonezkoenari. Berebat, haurrak eta nagusiak batera daudenean euskararen erabilera altuagoa da, bereizita daudenean baino.

Hiriburuetan altuagoa da beste hizkuntzen erabilera Euskal Herri osoan baino.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image