Image

Zenbait protesta eta margoketa egin dituzte Donostian eta Bilbon, ikus-entzunezkoetan euskarak duen presentzia urria salatzeko

Pantailaldiak ekimena, abian da iraganen ostiraletik, horren harira, azken egunetan zenbait gazte taldeek ikus-entzunezkoetan euskarak duen presentzia urria salatzeko protestak eta margoketak egin dituzte.

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak hiriko zinema atari batean “Zinema euskaraz” esaldia margotu zuten. Txio baten bidez eman zuten horren berri: “film gutxi batzuk euskaraz ikus daitezkeen arren, euskararen presentzia pantailetan negargarria da”, nabarmendu zuten txioan.

Bilbon, berriz, Gazte Euskaltzaleen Sareko kideek, EITBren egoitzaren aurrean bildu ziren, “Euskaraz behar dugu” mezua idatzi zuten folio txuri batzuen laguntzaz, ETB2n ikus daitezkeen gaztelaniazko hainbat saioren logoen irudiak eskuan zituztela. Klak Gazte Ahotsa plataformak zabaldu zuen mezua bideo baten bidez.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image