Zaldibarko zabortegiaren jabeek Verter Recycling enpresa likidatzeko bidea hartu dute

Zaldibarko zabortegiaren jabeek Verter Recycling enpresa likidatzeko bidea hartu dute; enpresa desegiteko erabakia azaldu dute Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian. Jaurlaritzak "prozeduran aurreikusitako urratsekin" jarraitzen duela adierazi du.