Zaldibarko zabortegiaren jabeek enpresa desegiteko erabakia hartu dute

20 hilabete igaro dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Jaurlaritzak abuztuaren 31n eman zituen bukatutzat lanak, eta orain, zabortegiaren jabeek enpresa likidatzeko bidea hartu dute. Kasua oraindik auzitegietan dago, baina horrez gain, argitzeko dago oraindik ingurumenaren kontrako deliturik egin ote zuten. Epaiketak, ordea, ez du datarik oraindik.