Zaldibarko hondamendiaren erantzuleek sei hilabeteko zigorra onartu dute

Jose Ignacio Barinaga Zaldibarko zabortegiaren jabeak, Arrate Bilbao kudeatzaileak eta Juan Etxebarria ingeniariariak sei hilabeteko espetxe zigorra onartu dute Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze Zaldibarko zabortegian hiltzeagatik. Fiskaltzarekin eta familiekin akordio batera iritsi dira espetxean ez sartzeko, baina epaitegian berretsi behar dute.