Image

Zailtasunak gaindituta, festa betean izan da igandean Elizondo Baztandarren Biltzarrean

Bi urteko geldialdiaren ondotik, Elizondoko kaleak bailarako 15 herrien orgaz eta alaitasunez bete dira Baztandarren Biltzarrean.1963. urtean ospatu zuten Baztandarren Biltzarra lehendabiziko aldiz. Baztandarrak biltzeko jai gisa hasi zena, euskaldunon bilkura da orain.
Baztango hamabost orgen desfilea da eguneko ekimen ikusgarrienetako bat. Amaiurkoa izan da aurten abanderatua, lehena, 500 urte bete baitira bertako gaztelua suntsitu zuen batailatik. Orga bakoitzaren atzean dantzariak eta musikariak joan dira Baztangoak eta Euskal Herri osokoak. Esaterako, Amaiurko gudu honen ikur, ezpata dantzariak izan dira dantzarien artean. Datorren urtean 60. urteurrena ospatu nahi dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image