Uxue eta San Martin Unx inguruko sutea norbaitek nahita eragin zuela esan du Remirezek

Nafarroako Gobernuak suteek eragindako kalteen balantzea egin du, eta kaltetutako jabetza publiko eta pribatuak berreskuratzeko konpromisoa nabarmendu du. Orotara, 15.000 hektarea kaltetu ziren eta Javier Remirez presidenteordeak iragarri du Uxue eta San Martin Unx inguratu zituen sutea nahita piztu zutela. Gainontzeko suteak, hainbat faktorek piztu zituzten. Hala nola tximistek, nekazaritza-jarduerak edo trenaren txinpartek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image