Usansoloren desanexioari buruz herri galdeketa egitea onartu du Galdakaoko Udalak

Usansoloren desanexioari buruz herri galdeketa egitea onartu du Galdakaoko Udalak. Segregazioak eragingo lituzkeen ondorioei buruzko memoriari ere onespena eman dio.

Galdakaoko udalbatzak onartu egin du, udal gobernua osatzen duten EH Bildu (6 ordezkari), Auzoak (3 ordezkari), Usansolo Herria (2 zinegotzi) eta Podemoseko (1) ordezkarien aldeko 12 botoekin, EAJko 6 ordezkarien abstentzioarekin eta PSE-EEren zein atxiki gabeko zinegotziaren kontrako 3 botoekin.

Hala ere, galdeketa antolatu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritzia beharko dute orain.

 

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image