Urkulluk alarma egoera luzatzeko eskatu du eta oposizioak kontraesanak ikusten ditu

Pandemia orokor batean gaudela adierazi du Urkullu lehendakariak eta beraz, alarma egoera denbora tarte jakin baterako luzatzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari. Idoia Mendia Jaurlaritzako lehendakariordeak asteazkenean adierazi zuen alarma egoera, beharrezkoa bada, autonomia bakar batzuetan ezartzeko modua egon daitekeela. Testuinguru honetan, oposizioa kritiko agertu da.