Txosten epidemiologikoak ondorioztatu du Nafarroak aplikatutako neurri murriztaileek egoera leuntzen lagundu dutela

55 urtetik gorakoen artean %19 egin du behera birusaren eraginak, eta horrek ospitaleetako presioaren apaltzea ekarri du. Birusaren transmisioa gehien hazi den adin tartea 5 eta 14 urtekoen artekoa izan da.