Txibitek iragarri du "bertan behera" geldituko direla neurri murriztaileak Nafarroan

COVID19-ari aurre egiteko neurri murriztaileak bertan behera utziko ditu Nafarroak ostiraletik aurrera. Gauzak horrela soilik indarrean geldituko dira estatu mailan ezarritako neurriak: muxukoaren erabilera, eskola protokoloak eta kirol profesionalean ezarritako jende kopuruen mugak.