Image

Tren sozialaren aldeko plataformek AHT baino eragin txikiagoa ekarriko lukeen tren ibilbidearen proiektua aurkeztu dute

Arabako, Nafarroako eta Burgoseko Tren Publiko eta Sozial baten Aldeko Plataformek Abiadura Handiko Trenerako alternatiba eskaini dute, eragin txikiagoa eta 2.000 milioi euroko aurrezpena ekarriko lukeen trenaren proiektua aurkeztuta. AHTren proiektua 4.328 milioi euroko kostua izanen luke, tren sozialaren alternatibak baino 1.954 milioi euro gehiago.

Proiektuaren behin betiko txostena ezagutarazi dute astearte honetan Iruñean eta Gasteizen eginiko agerraldietan. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dute 50 geltoki lotuko lituzkeela beren planteamenduak, eta AHTarenak, berriz, bost hiri soilik.

Sustatzaileen arabera, proiektuak zenbait abantaila ditu: haien aukerak inbertsio txikiagoa eskatzen duela, ibilbide berri bat eraikitzeak baino ondorio gutxiago dituela ingurumenean, lehenago jartzen ahalko dela martxan eta mantentze kostuak apalagoak izanen direla.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image