Termometroak 40 gradura iritsiko dira Euskal Herrian sute arrisku handiarekin

Asteburu honetan termometroak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira Euskal Herriko zati handi batean. Hori hala, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak kanikula bidezko zaintza horia aktibatu du astelehenera arte, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Datozen egunetan ia herrialde osoan baso-suteak izateko arrisku handia dagoenez, kontu handiz ibili behar dela berretsi du Nafarroako Gobernuak. Eta Eusko Jaurlaritzak larunbatera arte luzatu du alerta laranja, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tenperatura oso altuak espero baitira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image