Jangou aplikazioa Arrasate eta Errenterian, tabernetako janaria etxetik eskatzeko baliabide alternatiboa

Covid19 gaitzari aurre egiteko hartutako neurri murriztatzaileen artean, ostalaritzaren itxiera dago. Egunotan, taberna eta jatetxeek soilik etxera eramateko zerbitzua eskaini dezakete. Horiek horrela, Skatu-ren eskutik, Arrasaten zein Errenterian Jangou aplikazioa martxan dago eta 20 taberna inguruk bat egin dute ekimenarekin. Eredu alternatibo garatzeko bidea dela azaldu digu Skatuko Maitena Urretabizkaiak Gurean Gaur albistegian.