Image

Tapiak onartu du Zubietako erraustegiak ez duela Jaurlaritzaren kutsaduraren araudia betetzen

Duela aste batzuk Gipuzkoako Kontsortzioak ziurtatu zuen Zubietako erraustegiak Jaurlaritzaren kutsaduraren araudia betetzen duela, baina asteartean Tapiak kontrakoa esan zuen Legebiltzarrean. Aitortu zuen erraustegiak ez duela sistema automatikorik partikulen kontzentrazioa onartutakoaren gainetik denean labeari hondakinak jaurtitzen segi dezala eragozteko, GuraSOSek salatu zuen bezala.

Tapiak azaldu zuen bertako langile baten esku geratzen dela isuri horien maila kontrolatu eta gelditzea. 2020ko ekainean, Jaurlaritzako Ingurumen Sailak erraustegiari ingurumen baimena ematea adostu zuen. Horri buruz galdetzerakoan, Arantxa Tapiak esan du orduko hartan “baimen hori arau guztiak beteta” eman zitzaiola erraustegiari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image