Image

Sute bat izan da Lemoako pabiloi batean, eta 20 pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte

Goizaldeko 02:00ak aldera piztu da sutea plastikoa gordetzen zuten lantegi batean, Lemoako Estazino auzoan. Barruan ez zegoen inor une horretan, baina, pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnasteagatik. Eraikina erabat kiskalita geratu da.

Hogei pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte, izan ere, pabiloiaren gaineko etxebizitzak guztiz kiskalita geratu dira.

Suhiltzaileak lanean ari ziren oraindik, eta BI-635 errepidea itxi dutenez, N-240 errepidetik ari dira trafikoa bideratzen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image