Image

Sindikatuek manifestaziora joko dute ostiralean Basurtuko ospitalean Bihotzeko Kirurgiaren itxieraren aurka

Basurtuko Ospitaleko Kirurgia Kardiakoko Zerbitzua ixtea eta bertako langileak Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia hartu zuen Osakidetzak. Arabako Administrazio Auzitegiak prozesuaren kautelazko etetea erabaki zuen. Orain, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizaziora joko dute ostiralean, Osakidetzako zuzendaritzari eskatzeko ez dezala helegiterik jar auzitegiaren erabakiaren aurka.

ELAko Esther Saavedrak eta SATSEko Inma Aizkoak, sindikatu guztien izenean, esan dute Basurtun bihotzeko kirurgiaren inguruan puzturiko gatazka “Osakidetzaren jarrera inposatzailearen adibide argia” dela, eta hura ixtea “guztien aurka” hartutako erabakia dela.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ekainean egindako adierazpenak izan dituzte hizpide sindikatuek: adierazi zuen beharrezkoa zela “kultura aldaketa” bat, eta herritarrek ohitu beharko zutela urruneko zentroetara joatera. Sindikatuen iritziz, horren atzean egungo osasun arreta murrizteko asmoa dago.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image