Sindikatuek diote "arrakasta handia" izan duela zerbitzu publikoen aldeko grebak

Langile publikoek lanuzteak egin dituzte bart zerbitzu publikoen defentsan, sindikatuek "arrakastatzat" jo zuten sektore publikoko greba, Eusko Jaurlaritzak, aldiz, datu apalagoak eman ditu. Bestalde, sindikatuek salatu zuten, Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri zituenez grebaren eragina nabarmen txikitu zela. Gauzak horrela, Osakidetzan grebak eragin txikia izan zuen, eta garbitzaileek ezin izan zuten greban parte hartu.

Hala ere, sindikatuek behin-behinean ari diren beharginen artean babes “oso zabala” izan zuela adierazi arren, Eusko Jaurlaritzak kopuru nabarmen txikiagoak eman zituen, gobernuaren arabera, administrazioko langileen %16,4k egin baitzuten greba.