Image

Sexu Askatasunaren Legea indarrean jartzea atzeratu du PPk, akats ortografiko bat dela eta

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa indarrean jartzea atzeratu du PPk. Espainiako Kongresuan onartu zuten Soilik baietz da baietz deritzon legea, eta Senatuko tramitea igaro behar zuen. Baina, Junts-ek zuzenketa bat proposatu zuen, ordea, eta akats bat zegoen letra batean. Kongresura itzuli beharko du berriz testuak, baina edukiak bere hartan onartuko dira.

Lege honek aldaketa nabarmenak ekarriko ditu sexu indarkeriaren prebentziorako, baina batez ere sexu askatasunaren aurkako delituak epaitzerako orduan. Sexu abusuaren kontzeptua Zigor Kodetik ezabatu da. Arauaren muinean baimena egongo da. Horrela, Lege berriak sexu erasotzat hartuko ditu sumisio kimikoko kasuak edo biktimak onespen argirik eman ez dituen kasuak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image