Sara Pinaren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Tuteran

Urtarrilaren 10ean, Sara Pinaren gorpua aurkitu zuten Foruzaingoak eta suhiltzaileek Tuteran (Nafarroa). Frantzian atxilotu dute emakumearen senarra, izan ere, hasieratik susmagarria izan dena. Hilketa salatzeko mobilizazioak egin dituzte Tuteran eta Cortesen.

Indarkeria matxistaren eraginez 2022an Euskal Herrian hil duten lehen emakumea da Sara Pina.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du epaiketan herri akusazio gisa aurkeztuko dela.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image