Sagardui sailburuaren esanetan, presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen da

Koronabirusaren bilakaerak okerrera egiten jarraitzen du eta osasun sistemen egoera ere kezkagarria da. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, geroz eta gehiago dira zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoak, eta "arrisku eta ziurgabetasun" egoeran gaude. Sailburuak gaineratu du presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen dela, ospitaleratzeek gora egin baitute.