Araba Bizirik plataformak herriak defendatu ditu proiektu handien aurrean

Plataforma honek azpimarratu duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako naturagune babestuen hedadura handiena du Arabak, "ingurune horiek duten izaera publikoagatik eta lurraldeko herriek arrakastaz mantentzea lortu duten kontserbazio eta landa jarduerarekiko oreka lanagatik".

Hori dela eta, azpimarratu dute herriak defendatuko dituztela Arabako zenbait lekutan martxan jarri nahi dituzten proiektu handien aurrean. Hori horrela, manifestazioa deitu dute urriaren 23rako; 18:30ean abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image