Positiboen gorakadaren eragina nabaritzen hasia da Nafarroako ospitaleetan

Azkeneko 24 orduetan 239 positibo berri zenbatu dituzte COVID19arengatik eta positibotasun-tasa %8an kokatu da. Maila altuan baina egonkortasuna da nagusi Foru Erkidegoko datuetan, eta horrek azkeneko egunetan ospitaleratzeen hazkundea ekarri du.