Positiboek behera egin dute berriz ere Nafarroan

Nafarroako Osasun Sailaren behin behineko datuen arabera, astelehenean 49 koronabirus kasu atzeman dituzte, 2.094 PCR eta antigeno proba egin ondoren; %2,4ko positibotasun tasa du, eta martxoaren 14tik jaso zen zifrarik baxuena da. Igandean atzemandakoak baino 9 kasu gutxiago dira, eta aurreko astean 75 izan ziren. Datuak egunez egun hobera egin dute Nafarroan.