Image

Poloniako Justiziak atzera bota du berriro Pablo Gonzalezen espetxeratzearen aurkako helegitea

Poloniako Justiziak atzera bota du berriro Pablo Gonzalez euskal kazetariaren espetxeratzearen aurkako helegitea, eta, ondorioz, berretsi egin du gutxienez urtebete egingo duela espetxean epaiketa-datarik gabe.

Gonzalezek zazpi hilabete daramatza atxilotuta, baina Fiskaltzak ez du haren aurkako akusaziorik aurkezteko datarik jarri. Poloniako Barne Segurtasunerako Agentziak (ABW) espioitza leporatu zion, espainiar eta errusiar nazionalitate bikoitza baitu. Euskal prentsako zuzendariek testu bateratu bat argitaratu zuten kazetariaren giza eskubideak eta berme prozesalak errespetatzeko eskatuz.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image