Image

Pobretzeari aurre egiteko, mobilizazioak iragarri ditu Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19rako

Pobreziaren aurkako nazioarteko egunean agerraldia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Bertan, ‘Pobretzeari STOP! Bizi baldintza duinak eta prezioen kontrola ja!’ lelopean mobilizazio dinamika iragarri dute. Egiturazkoak ziren arazoak azkartzen ari diren honetan, Iñigo Urkulluren eta Maria Txibiteren gobernuek ez dituztela haien eskumenak erabiltzen salatu dute. Egoera horrela, bizitza garestitzearen aurka eta prezioak kontrolatzeko, mobilizazioak iragarri ditu Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19rako Hego Euskal Herriko hiriburueta. Horrez gain,beste hainbat ekintza eta jarduera egingo dituzte.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image