Plentziako hondartzatik gertu bortxatu egin dutela salatu du 17 urteko emakume batek

Asteburuan 17 urteko emakume bat bortxatu dute Pentzian, Bizkaian. Gertakariak igande goizaldean izan ziren, Plentziako hondartzaren inguruan, eta biktimak berak salaketa aurkeztu zuen atzo goizean. Salaketa jada ikerketa fasean dago, Segurtasun Sailak ohartarazi duenez, baina oraindik ez dute inor atxilotu.